Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Kiratsa parke estalian"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2019ko ira. 20a, 11:05
T.F. erabiltzaileak bidalitako argazkia.

T.F. Maxixatzeneko erabiltzaileak parke estalian egoten den "kiratsa" izan du hizpide bidali duen gutunean. Umeek eta gurasoek parkean otartekoa jateko "gogo gutxi" izaten dutela salatu du, hango usaina dela eta. Hona hemen erabiltzailaren kexa:

"Arratsaldero gure semeekin parke estalira etorri bezain azkar otarteko garaia iristen da. Otartekoa jateko gogo gutxi geratzen zaie bai umeei bai gurasoei, hizkuntz eskola ondoko txoko hauetako kiratsa jasan ezina baita!
 
Ez gara hasiko esaten umeen pixak usainik ez duenik, baina parkean egoten garen guraso batek baino gehiagok argi dugu usain hori helduena dela.
 
Autobus geltokiaren ondoan baditugu komunak, ezta? Ez dira asteburuetako gazteen pixak, ez horixe! Astean zehar helduek lasai asko edozein ordutan egun argitan egiten baitute pixa. Hau baieztatzeko arrazoiak badaude, behin baino gehiagotan ikusi baititugu prakak jaisten.
 
Elkarbizitza osasuntsua zaintzea ez al da oinarrizkoa?"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide