Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Herriko grafiteroari"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2019ko eka. 14a, 13:38

M. A. Maxixatzeneko erabiltzaileak salatu du 'herriko bazter guztietan' grafiti bidez bere 'sinaduratxoa' idazten ari dela grafiti egile bat. Hona hemen erabiltzailearen kexa:

'Aspaldi honetan herriko bazter guztietan zure sinaduratxoa idazten ari zarela konturatu gara: SHAKTALE/LALE/MALE, SKORT, ESKORIA... dituzu gustukoenak, eta kutxazain, eserleku, horma, zakarrontzi, erakusleiho, igogailu, zabor edukiontzi eta beste hainbat lekutan argi utzi diguzu zure entrenamendua. Garbitzaileak haserre dituzu ezabatzeko hartzen duten lanagatik. Ederki, lortu duzu herriko protagonista bihurtzea.

Zure zaletasunarentzako badituzu beste leku batzuk eta pareta zatarrak edertzeko modua izango duzu, erabiltzen dituzun horiek zatartu beharrean.
Grafiti-zalea naiz, baina gauza bakoitzak bere lekua duela uste dut, eta zuri hori ahaztu egin zaizu. Animo eta bila dezazula zure Sixtina kapila!'.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide