Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Pintxo begetarianoak noizko?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2019ko mar. 21a, 16:00

Batxilergoko ikasle begetariano talde baten izenean A. O. G. erabiltzaileak azaldu du, pintxo-potean pintxoak aukeratzeko «arazoak» izaten dituztela. Hona hemen idatzitakoa:

«Batxilergoko ikasleak gara eta gure adinean ohikoa den bezala, ia ostegunero irteten gara pintxo-potera. Garbi izaten dugu beti edan nahi duguna, baina jatekoarekin izaten ditugu arazoak. Guk, beste askok bezala, ez dugu animaliarik jaten eta ez dugu aukerarik izaten pintxoa aukeratzeko, ohikoak izaten direlako arrain pastela edota haragia duten pintxoak.

Arazoa konpontzeko, eskaera bat egin nahiko genuke animaliarik jaten ez dugun pertsonen izenean: aintzat hartzea batzuk ezin dugula horrelako pintxorik jan. Gehiegi ez bada, gu bezalakoentzat edota zerbait desberdina probatu nahi dutenentzat barazkidun hirugarren pintxo bat eskaintzea nahiko genuke. Azkenean, nork ez du gustuko tortilla edo berenjena pintxo bat?»

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide