Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Autoa nahi bezala aparkatuta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2019ko ots. 27a, 12:23
(Argazkia: K.G.A.)

K.G.A. Maxixatzeneko erabiltzaileak salatu du auto bat espaloi gainean aparkatuta dagoela Julio Urkixo etorbidean. «Batzuek nahi duten moduan» aparkatzen dutela azaldu du erabiltzaileak.

Autoa non eta nola aparkatuta dagoen erakusteko, goiko argazkia bidali du erabiltzaileak Maxixatzenera. Irudian ikus daitekeenez, Julio Urkixotik Trenbidearen Zumardira igotzeko eskaileren zati bat eta espaloia oztopatzen ditu autoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide