Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: zaborra uretan

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2018ko ira. 19a, 09:22

G.A erabiltzaileak Uxer errekan ateratako argazkia bidali dio Maxixatzeni, Azkoitiko erreketan eta ibaietan pilatzen den zaborra salatzeko. Irakurri kexa:

«Denbora gehiegi daramat bai Uxer errekan eta beste leku batzuetan, hondakinak gure ibaietatik eta errekatxoetatik ateratzen. Euria egin eta gero, ez dugu zaborra errekan ikusiko uraren indarrarekin ibaira ailegatzen direlako eta handik itsasora. Kontziente izan behar gara hori ez dela jolas edo txanta bat horrek gure ingurumenari kalte handia sortzen diola».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide