Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Beste era bateko festak"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2018ko abu. 20a, 11:22
'Kejie ta desditxie' atalerako M.A herritarrak egindako kexa jaso du Maxixatzenek. Andramaixetan animaliei emandako erabilera salatu du Maxixatzeneko erabiltzaile batek. Irakurri:
«Andramaixek bukatu berri dira eta festetako egitaraua esku artean dudala konturatu naiz herritar guztien gustuko ekintzak egon direla: musika zaleentzat, kirol zaleentzat, umeentzat, adinekoentzat, erlijiosoentzat...
 
Bada, ordea, urtero kontuan hartzen ez den kolektibo bat: animalia zaleak.
Galtzen ari den espezie batekoak garen sentsazioa gero eta handiagoa da.
Animalia zaleok ez gaude ados festetan animaliei ematen zaien erabileraz. Kontuan hartzen diren momentuan espektakulu bat sortzeko, erakusketa batean parte hartzeko edo probetan txikituta uzteko izaten dira, haien ongizatea eta eskubideak tradizioagatik urratuz.
 
Kontzientzia gaitezen animalien parte hartzeak beti haientzat dakarren kaltearekin. Bakean laga dezagun ikuskizun izatea, tratu txarrak jasatea eta bere ohiko egoeratik kanpo egotea nahi ez duen izaki biziduna.
 
Suzko erroberen emanaldiak eta petardoen erabilerak ere ez du kontuan hartzen animalien entzumen sentsibilitatean duen eragina. Zarata handiegia delako, gaizki pasatzen dute eta, beldurtuta, batzuk noraezean hanka egiten dute, osteguneko suzko erroberen emanaldiarekin etxeko katu bati gertau zitzaion bezala.
 
Animalientzat errespetua, mesedez».
 
M.A

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide