kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Berdura Plazako baserritarrak baztertuta"

'Kejie ta desditxie' atalerako M.A. herritarrak egindako kexa jaso du Maxixatzenek. Berdura Plazako baserritarrek bizi duten bazterkeria salatu du Maxixatzeneko erabiltzaile batek. Irakurri:

«Udaletxeari zuzenduteko kexa bat nahi dut aipatu. Azken urte hauetan Berdura Plazako baserritarrei egindako bazterkeria osoa salatu nahi dut. Ikusi dut beste supermerkatu batzuei laguntza eta erraztasun asko ematen zaizkiela, baina baserritarrei ezer ere ez. Urtetik urtera galtzen ari da Berdura Plazako bizia, eta pena handia da, izan ere, pruduktu freskoa eta bertakoa da eurena. Ez da ikusten herriko baserritarren ondorengorik datorrenik. Proiektu bat egiteko eskatzen diot udaletxeari, plazari bizi gehiago ekartzeko. Ea horrela jendea bertan erostera eta baratzak zein produktuak landatzera animatzen den».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide