Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: aparkalekuko lokatza

I.S.

Joseba Jatetxeko beheko aparkalekuko lokatza dela-eta, honako kexa hau bidali dio herritar batek Maxixatzeni:

"Irudi hauen bitartez, Joseba jatetxeko beheko aparkalekutik Xabier Munibe Ikastolara bitarteko oinezkoentzako bidearen egoera salatu nahiko nuke.

Irudiak bidaltzen ditut ea udalari edota zati horren arduradunari zeresanik ematen dien ikusteko.

Eguraldi ona dagoenean, garbi joaten gara handik pasatzean. Euria egiten duenean, ordea, lokatzez betetzen da dena, baita geu ere.

Nolabaiteko neurriak hartzeko eskatu nahiko nieke arduradunei; adibidez, ganorazko petrila ipintzea bi leku horietan, lurra ez dadin espaloira erori".

I.S.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide