Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Xabier Munibe Ikastolaren eraikin berria

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2017ko eka. 14a, 12:08

Aurreko batean, orain arte sekula gertatu ez zaidan zerbait gertatu zitzaidan. Xabier Munibe Ikastolak egin duen eraikin berriarekin dago lotuta, eraikin publiko batekin alegia. Kontua da lagun batzuek erabaki genuela baloia hartu eta hango atarira joatea jolastera.

Ez ziren eskola orduak, ezta Iraurgiren eta tenis klubaren entrenamendu orduak ere (hala izan balira, ulergarria izango zen gertatutakoa), eta han hasi ginen jolasten. Beste gizon bat ere bazebilen, eta guk lasai ederrean jarraitu genuen hantxe. Halako batean, ordea, hango garbitzaileak etorri zitzaizkigun, esanez ezin ginela han ibili, tokia tenisekoentzat eta saskibaloikoentzat zela eta gurekin batera zegoen gizona bertako irakaslea zela. Guk, beraz, isil-isilik trasteak hartu, eta martxa. *Publiko: herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena (Euskaltzaindia). Edo oker nabil?

 

                                                                                                                                                                A.A.A.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide