Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Pasabide estua"

Oharra: Maxixatzenek herritarren ekarpen gehiago behar ditu Kejie ta desditxie atalerako. Bidali zuen iritzia maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera. 

"Estrada auzoaren bukaerako eta Izarraitz auzoaren hasierako pasabidea geroz eta estuagoa da, eta bertako bizilagunok belar gainetik pasatu behar izaten dugu sarritan.

 

Horren arrazoiak bi dira: batetik, edukiontzi berdea, eta bestetik, gaizki aparkatutako autoak. Kristalen edukiontzia jartzea oso ondo iruditzen zaigu, baina ez dugu ulertzen zabor bilketa eremuko hesitik kanpo jartzea. Hori gutxi balitz, zaborrontziaren atzean autoak egoten dira aparkatuta, eta oso pasabide estua gelditzen da bizilagunentzat. Izarraitz auzoko bizilagunok eskertuko genuke eskatutako aldaketa horiek lehenbailehen egitea".

G. I. A

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide