Koronabirusak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak kudeatzen lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko mar. 18a, 08:30

Erakundeek laguntza lerroen inguruko informazioa argitaratu bezain laster, Iraurgi Berritzenek horien berri emango du ohiko komunikazio bideak erabilita

Espainiako Gobernuak alerta egoera izendatu ondoren COVID-19 gaixotasuna zabaltzea saihesteko hartutako neurriek ondorioak izango dituzte eragile desberdinengan, eta horiek konpentsatzeko hainbat diru laguntza lerro abian jartzea aurreikusten da, hala nola, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo beste erakunde batzuen aldetik. Diru laguntza lerro horiek argitaratu bezain laster, horien berri emango du Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, abian dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliz. Diru laguntza eskaerak kudeatzeko laguntzea ere emango du agentziak.

Diru laguntza horiek kudeatzeko laguntza behar izanez gero edo beste edozein argibide behar izanez gero, honakoak dira bulegoko ordutegia eta agentziarekin harremanetan jartzeko bideak:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Arreta telefonoa: 943 85 11 00
E-posta: info@iraurgiberritzen.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide