Elkarrekin Eraikitzenen amaiera ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko eka. 17a, 11:49

Datorren asteazkenean, ekainak 19, Hezkuntza Arloan seigarren urtez jarraian lantzen ari garen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren amaiera ekitaldia izango da.

Aurten seigarrenez, Elkarrekin Eraikitzen proiektua landu dute bailarako 5 ikastetxeek elkarrekin. Prozesuan zehar, 5 ikastetxeetako 180 ikasle inguruk, bailarako egitura sozioekonomikoaren errealitatea ordezkatzen duten hainbat eragileren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute (40 eragile inguru), arlo desberdinetan izan ditzazketen erronka desberdinei lotutako erronkak aztertu eta gertutik ezagutzeko aukera izan dutelarik.

Proiektua, Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia-, dinamizatzen duen eragileen IB HEZKUNTZA eta ERAGILE Sarearen baitan du jatorria.

Proiektuan zehar, ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonista izanez, autonomiaz eskualdeko eragileen errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrizketa eta bisita konkretuak egin dituztelarik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide