SPRIren diru laguntzen aurkezpena Intxausti jauregian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko api. 23a, 13:20

Datorren asteko asteazkenean, apirilak 29, Josu Ocariz SPRIko Berrikuntza departamentuko arduraduna izango dugu Azkoitiko Intxausti jauregian. Jardunaldia enpresa industrialei zuzenduta dago, eta helburua SPRIk enpresei eskaintzen dizkien diru laguntzak zein diren azaltzea da.

Enpresek diru laguntza guztien berri izateaz gain, beraien zalantzak azaltzeko aukera izango dute. Aukera oso ona da eskualdeko enpresentzat, eta Iraurgi Berritzenetik parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Hitzordua datorren asteazkenean, apirilak 29, Azkoitiko Intxausti jauregian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16.30era. Izena emateko deitu 943 85 11 00 telefonora edo idatzi e-mail bat abereziartua@iraurgiberritzen.com helbidera. Bertan ikusiko dugu elkar!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide