Nathan Hoover estatubatuarra fitxatu du Iraurgi SBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2022ko abu. 25a, 19:21
Nathan Hoover Juaristi ISB taldean ariko da.

Urrezko LEB mailako Juaristi ISBrekin ariko da denboraldi berrian hegaleko jokalaria.

Ameriketako Estatu Batuetako Memphistik etorriko da Iraurgi SBko jokalari berria. Urrezko LEB ligako Juaristi ISB taldean aritzeko fitxatu du Nathan Hoover 25 urteko hegaleko saskibaloi jokalaria. Tenneseko Arlington High Schoolen hasi zen saskibaloian jokatzen, eta gero Hego Carolinako NCAAn jokatu zuen lau denboralditan. 2016tik 2020ra artean, berriz, Wofford Terriers-en aritu zen. Iraurgi SBko gizonen talde nagusira etorri aurretik, Bielorrusiako Lehen Ligako BC Borisfen saskibaloi taldean jokatu du Hooverrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide