Urgi du izena Iraurgi SBren maskota berriak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko ots. 8a, 11:33
Urgi, Iraurgi SBren maskota.

Otsailaren 8an jaio da eta Urgi izenarekin bataiatu dugu Iraurgiren otsoa, Iraurgiren maskota. 728 boto jaso ditugu, eta horietatik %65ak Urgi izenaren aldeko botoa eman du.

Urgi izen adierazkorra izatearekin batera, gure klubaren izenaren amaiera ere bada eta, aldi berean, URGI izena bi silabetan banatzen badugu, UR eta GI. Gure bailara eta gure herrialdearen izen hasiera adierazten dute, URola eta GIpuzkoa.

Urgi gure maskota berria da. Gure eguneroko dinamikan txertatzeko maskotari bizia eman behar diogu. Eta bizia emateko zure laguntza behar dugu. Aktore sena baduzu, Urgiri zure ukitua eman nahi badiozu, Urgi izan eta Urgi sentitu nahi baduzu, orain duzu zure aukera. Eman zure datuak eta gure klubeko taldeen partidetan Urgi izateko aukera izango duzu. Sartu beldurrik gabe Urgiren larruan.

Urgi otsoa.

 

Urgi izan nahi baduzu, bete honako dokumentua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide