Juaristik irabazi, Añaresek irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko ots. 4a, 12:07

Asteburu dotorea Iraurgiko bi talde nagusnetzat. Añaresek eta Juaristi Machines Toolsek, biek, Azkoitian jokatutako liga partidak irabazi egin dituzte.

Añaresek Avilesen aurka 69 eta 65 irabaziz azken jardunaldietako emaitza bolada okerra eten du. Oso ondo hasi arren, Luix Agirreren taldeak lan asko egin behar izan zuen denboraldiko hamargarren garaipena lortzeko. Fequiere eta Haty Nawezhi izan ziren bi onenak 27 eta 24 puntu saskiratuz.

Garaipen honekin Alares sailkapeneko bostgarrena da. Datorren larunbatean A Coruñan jokatuko du.

Juaristi Machines Toolsek indartsu jarraitzen du. Igandean Avila 73 eta 49 menderatu zuen berriro ere aurkaria baino askoz hobeto jokatuta. Lolo Encinasen taldea denboraldiko unerik garrantzitsuenera sasoi betean iritsi da. Talde osoa dago oso ondo eta oraintxe bertan edozein aurre egiteko gai dira. Igandean Pawell izan zen onena defentsan zein erasoan gauza ikusgarriak eginez.

Lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direla sailkapena estu estu dago. Juaristi boistgarrena da 12 garaipenekin baina garaipen kopuru bera dute bigarrengotik hasi eta bostgarrengoraino dauden lau taldeek. Eta atzetik datozen bi taldeek 11 garaipen dituzte. Beraz badirudi, A-1 eralko sailkatzeko  sei talderentzat bost txartel daudela .

Juaristik larunbatean Salamancan jokatuko du Tormesen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide