Añaresen eta Juaristiren asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko urt. 10a, 10:45

Iraurgiko bi talde nagusiek liga partidak dituzte asteburuan. Añares ISBk igande goizeko hamaiketan Azpeitiko kiroldegian jokatuko du Leongo Patatas Hijolusaren aurka. Partida handia eta zaila Luis Agirreren taldearentzat. Leondarrak sailkapeneko bigarrenak dira. Añaresek bigarren posturako borrokan sartu nahi du baina igandean bi baja nagusi izango ditu: Hatty eta Brihanna Jackson.

Juaristi ISBk larunbatean jokatuko du Extremaduran Plasenciaren aurka. Azken bi neurketak irabazita Lolo Encinasen taldea bere onera dator. Sei onenen artean sailkatzeko larunbateko partida irabaztea garrantzitsua litzateke. Oraingoz baja bakarra lesionatuta dagoen Ander Merketegirena da. Beste jokalari denak, Hevia eta Reaves fitxaketa berriak tarteko, larunbateko demarako prest daude.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide