Juaristi ISBk galdu egin du Santanderren

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko abe. 13a, 10:51

Juaristi ISB 68 eta 59 galdu du Estelaren aurka Zilarrezko ELB ligako 13. jardunaldiko partida, Santanderren (Espainia). 

Lolo Encinasen mutilek jarraian hirugarren neurketa galdu dute partida kaskarra eginez. Gaizki jokatu arren, bihotzarekin, taldeak partida osoan borrokan jarraitu du, eta azken unera arte neurketa irabazteko aukera izan du. Berriro ere etxeko Salazar, Sanz, Beraza eta Azpeitia izan dira maila txukuna eman dutenak. Atzerritarrek taldeari gehiago eman behar diote.

Neurketa galdu ostean, Juaristi ISB sailkapeneko zazpigarren posturaino jaitsi da. A-1 ligarako txartela garesti jarri zaio. Hori dela eta, igande arratsaldeko , 18:00etan, Azpeitiko Kiroldegian Zornotzaren aurka jokatuko den derbiak balio berezia izango du. Berriro ere zaleei dei berezia. Taldeak denboraldiko une zail honetan inoiz baino gehiago zaleen babesa behar eta eskatuko du igandean.

Añares ISBk zapatuan

Larunbatean, Azpeitian, Añaresek liga partida Arxilen aurka jokatuko du arratsaldeko 18:00etan. Celtaren aurka galdu arren, Añares ISB sailkapeneko hirugarrena da, eta zapatuan beste garaipen bat pilatzeko aukera du gaur gaurkoz partiz bakarra irabazi duen talde apalaren aurka. Emakumezkoen taldeak ere eskertuko du zaleen beroa eta indarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide