Añares ISBk irabazi, Juaristi ISBk galdu

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko abe. 5a, 11:13

Añares ISBk irabazi egin zuen Azkoitian Mataro taldearen aurka. Juaristi ISBk, berriz, Navarraren etxean galdu egin zuen.

Añares ISBk 90 eta 67 irabazi zuen Mataroren aurka Azkoitiako kiroldegian jokatutako LF2 ligako neurketa. Garaipenari esker, Añares sailkapeneko hirugarrena da zazpi neurketa irabazita, horietako azken lauak jarraian. Neurketa hasiera prekatua izan bazen ere, Luis Agirreren taldeak poliki-poliki markagailuan ihes egin zuen erabateko nagusitasuna erakutsiz. Taldeko atzeritarrek neurketa ederra egin zuten eta etxekoen artean Garazi Agirre eta Intza Lizarazu fin ibili ziren puntuak lortzerakoan. Añaresek larunbatean Vigon jokatuko du sailkapeneko bigarrena den Celtaren aurka. Taldeak duen benetako maila neurtzeko aukera aparta izango da datorren larunbatekoa.

Juaristi ISBren bolda ona larunbatean Iruñean eten zen. Juaristik 77 eta 59 galdu zuen Navarraren aurka. Aitzakiarik ez, nafarrak hobeto moldatu zirelako eta ondo merezitako garaipena lortu zuten. Galdu arren, Juaristik multzoko lidertzan jarraitzen du Navarra eta Zamorarekin batera. Zamora izango da datorren igandean Azkoitian gure mutilen aurkaria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide