Urrezko Laguntzaileak kanpaina jarriko da abian astelehentik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko uzt. 7a, 10:00

Iraurgi SB eta Azpeitiko eta Azkoitiko herriak inoiz izan duten kirol erronkarik handienaren aurrean daude, Urrezko Leb Liga. Erronka honi aurre egiteko Iraurgik denen laguntzaren beharra du.

Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera, uztailak 10, Urrezko Laguntzaileak kanpaina abian jarriko du. Kanpaina hau bi herrietako denda, taberna eta jatetxe guztiei zuzenduta dago. Urrezko Laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta eskeinitako diru laguntzaren truke, ekimenaren sustatzaile izatearekin batera, hainbat abantaila lortuko ditu.

Izan zaitez Urrezko Laguntzaile!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide