Aurrerapauso garrantzitsua Añares ISBk

Segle XXIren aurka jokatu du Añares ISBk, eta 75-60 irabazi du. Azken asteetako irudi eta lan ona emaitzetan isladatzen hasi da Añares ISB. Liderraren aurka puntu bategatik galdu ondoren, Segle XXI menderatu zuen atzo, igandea, Xabi Chicoren taldeak.

Katalanak bizi hasi duten arren partida, hirukoak erraz lortuz, Añaresek talde lan bikainarekin erantzun dio eta aurretik joan da beti markagailuan. Partida aurrera joan bezala, Jhonson eta Wells agertu dira, 23 puntu bakoitzak eta Lizarazu kapitainaren laguntzarekin, 10 puntu, aldea handitzea lortu dute Iraurgiko neskek. Gaurko garaipenarekin aurrerapauso garrantzitsua eman du Añaresek, konfidantza irabazteaz gain, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko bidea aurkitu baitu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide