EUSKARA ETA TELEBISTA

Erabiltzailearen aurpegia Elkarrekin Floreaga 2016ko mai. 18a, 21:28
FLOREAGA IKASTETXEKO XXVII. EUSKAL KULTUR JARDUNALDIAK

Bihar, maiatzak 19, osteguna, gaueko 8retan eta Floreaga ikastetxeko Guraso Elkarteak antolaturik, Kike Amonarriz eta Reyes Prados izango ditugu hizlari aurtengo euskal kultur jardunaldien azken saioan. Euskara eta telebista lemapean arituko dira eta Joxe Luis Arrizabalaga izango dute moderatzaile. animatu eta zatoz bikote honek eskeiniko digun ikuspuntua entzutera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide