Gutuna

Udaleko alderdi guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Egoitza Kalera taldea eta egoiliarren senide taldea 2022ko abu. 1a, 09:28
San Jose egoitza.

Egoitza Kalera taldeak eta egoiliarren senide taldeak gutuna bidali dute erredakziora, Azkoitiko Udaleko udal talde guztiei egoitzaren gaia elkarrekin lan dezatela eskatzeko. Hona hemen idatzia: 

Azken egun hauetan ikusten dugu udala osatzen duzuon alderdi guztiok interesa agertu duzuela egoitzaren gaian, eta jo eta ke zabiltzatela, denok diozuen moduan, egoiliarren eta herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin. Oso pozgarria eta eskertzekoa da.

Era berean, ikusten da presaka eta bakoitza bere aldetik zabiltzatela, eta hori horrela izanik, oso egokia litzateke, ordezkari guztiok elkarrekin lan egitea. Borondate onenarekin, eseri mahai batean bakoitzak bere proposamenak agertuz, iritziak emanez eta bestea entzunez; ondo aztertu bakoitzak azaldutakoa, bere alde onak eta txarrak ikusiz, eta ondoren, batak besteari ezer inposatu gabe, kontsentsuz, egoiliarrentzat eta herritarrentzat onena izango litzatekeen bidea jorratu.

Hori litzateke gauzak egiteko modurik jatorrena eta aberatsena, denok bat egitea herriaren onerako. Herri osoak eskertuko luke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide