Triatloi solasaldia antolatu dute otsailaren 2rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Kirol Sarea 2024ko urt. 22a, 13:42

Azkoitri Triatloi Klubak eta Azkoitiko Kirol Sareak elkarlanean antolatu dute solasaldia. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Azkoitri Triatloi Klubak eta Azkoitiko Kirol Sareak triatloiari lotutako solasaldia antolatu dute elkarlanean. Alusigma Peñota Dental taldeko Julen Lopetegi eta Azkoitri Triatloi Klubeko Maialen Azpiazu izango dira solasaldiko hizlari nagusiak, eta Joseba Diaz fisioterapeuta izango dute bidelagun. Aurkezpen lanetan, berriz, Ainhize Azpiazu arituko da. Triatloiaren inguruko solasaldia otsailaren 2an izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide