Azkoitiko Kirol Sarearen hirugarren bilera izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Kirol Sarea 2024ko urt. 16a, 09:38

Elkarguneko Intxausti gelan elkartuko dira 19:00etan. Bilera irekia izango da eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Azkoitiko Kirol Sareak hirugarren bilera egingo du ostegun honetan Elkarguneko Intxausti gelan (bigarren solairua), 19:00etan hasita. Honako gai zerrenda landuko dute:

  1. Diagnosi galdetegiaren emaitzen aurkezpena.
  2. Emaitzen araberako akzio planaren definizioa.
  3. UGA zentroaren aurkezpena.
  4. Azkoitiko Kirol Sarea Azkoitia 700eko Kirol, Kultura eta Euskara batzordera atxikitzea.
  5. Triatloi solasaldia (otsailak 2).

Bilerak irekiak direla eta herriko kirol elkarte eta norbanako oro gonbidatuta dagoela gogorarazi nahi die sareak herritarrei. Zalantzak argitzeko, azkoitikokirolsarea@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute eskuragai herritarrentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide