Azkoitiko Kirol Sarearen hurrengo bilera urtarrilaren 18an izango da

Joan den azaroaren 16an bilera irekia egin zuten Azkoitiko Kirol Sareko kideek, elkarteen zein norbanakoen aurkezpenak egiteko. Datorren urtarrilaren 18rako deitu dute hurrengo bilera.

Joan den azaroaren 16an bilera irekia egin zuten Azkoitiko Kirol Sareko kideek, Elkarguneko Oteiza aretoan. Elkarteen zein norbanakoen aurkezpenak egiteko baliatu zuten deialdi hori. Honako hau izan zen bileran landutako gaien zerrenda:

1.- Azkoitiko Kirol Sareko talde eragilearen aurkezpena: Nagore Orbea, Xabier Barquero, Iñaki Loinaz eta Aitor Beneitez dira talde eragileko partaideak.

2.- Elkarte eta norbanakoen aurkezpenak: talde bakoitzak 5-10 minutuko aurkezpenak egin zituzten.

3.- 2024ko bileren egutegiaren aurkezpena: WhatsApp aplikazioan komunitate bat sortu dute, eta bertara bidali dute 2024ko bileren egutegia.

4.- Sortu diren komunikazio guneak ezagutaraztea: Maxixatzenen sarearen profila eta WhatsAppean talde komunitatea bat sortu dituzte.

5.- Aurrera begirako ekintzak definitzea: Datorren urtarrilaren 18ko bilera elkarte eta norbanakoen beharrak identifikatzeko baliatuko dute. Paraleloki, hitzaldi bat antolatuko du talde eragileak urtarrilerako.

6.- Zalantzak eta galderak.

Azkoitiko Kirol Sareak datorren urtarrilaren 18rako deitu du hurrengo bilera. Herriko kirol elkarte eta norbanako guztiak gonbidatu ditu Elkargunean egingo den bilera irekira.