Azkoitiko Kirol Sarearen bigarren bilera izango da ostegunean

Datorren azaroaren 16an, 19:00etan Elkarguneko Oteiza aretoan izango da bilera irekia. Aurkezpenak egiteko baliatuko dute hitzordua, elkarte eta norbanakoen harremanak saretzen hasteko.

Datorren azaroaren 16an, Azkoitiko Kirol Sarearen bigarren bilera egingo dute Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita. Lehendabiziko bileran adostu bezala, aurkezpenak egiteko baliatuko dute hitzordua, elkarte eta norbanakoen harremanak saretzen hasteko. Bakoitzak 5-10 minutuko tartea izango du aurkezpena egiteko. Horren ostean, aurrera begira zer landu eta zer ekintza burutuko dituzten adostuko dute bildutakoen artean.