Azkoitiko Kirol Sarea martxan da

Azkoitiko Kirol Sarea osatzeko proposamen bilera egin zuten joan zen astean, eta han elkartutakoek halako proiektu baten beharra zegoela ikusita, sarea martxan jartzea erabaki dute. Hurrengo bilera azaroaren 16an izango da.

Herriko kirol sare baten beharra iritzita, herritar batzuek Azkoitiko Kirol Sarea osatzeko proposamen bilera deitu genuen joan den irailaren 14an. Herriko kirol elkarteei eta hainbat norbanakori egin genien deialdia, eta zortzi norbanako eta zortzi elkarte bildu ginen Elkargunean.

Ia guztiek aho batez adierazi ziguten horrelako proiektu baten beharra aspalditik zegoela, eta sarea sortzea erabaki dugu. Hori horrela, datorren azaroaren 16rako bigarren deialdi bat egin dugu, eta bilera horretan elkarteen eta norbanakoen aurkezpenak egingo ditugu. Lehendabiziko kontaktu honetan, elkar ezagutzeko parada izango dugu.

Taldera batzea nahi izanez gero, hona hemen gure posta elektronikoa: azkoitikokirolsarea@gmail.com

Zuen zain gaude!