Gazte Topagune Sozialistako izen emate zerrenda eskuragarri dago Ttakun tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2023ko ira. 13a, 22:18

Urriaren 11tik 15era izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Burlata eta Atarrabian. Bonu orokorrak salgai daude Haginpe tabernan (Azpeitia) eta GKSren webgunean. Bertara joateko izen emate zerrenda berriz, Ttakunen aurki daiteke.

Hilabete barru ospatuko da datorren Gazte Topagune Sozialista. Burlata eta Atarrabian antolatu dute ekimena Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak, urriaren 11tik 15era bitartean.

Egitarau zabala izango da bertan. Besteak beste, lanketa politikorako hitzaldi eta mahai-inguruak, mendi irteera, boxeo eta pala ikuskizunak, bertso saioa eta aisialdirako bestelako ekintzak izango ditugu. Hainbat kontzertuz gozatzeko aukera ere izango dugu; Desgaraian, Against You, Ill Pekeño & Ergo Pro eta Merina Gris taldeenak, besteak beste. Bestetik, urriaren 14an mobilizazioa antolatu dute, Gazteria langilea estatu sozialista eraikitzen lemapean. Egitarau osoa ondorengo helbidean ikus daiteke.

Gazte Topagune Sozialistako bonu orokorrak salgai daude jada Azpeitiko Haginpe tabernan eta ondorengo helbidean. Topagunera joateko izen emate zerrendari dagokionez, Ttakunen aurkitzen da.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide