Gazte Topagune Sozialistarako batzar irekia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2022ko uzt. 14a, 14:41

Gaur arratsaldeko 18:00etan Elkargunean izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialistarako batzar irekia. Izena emateko aukera ere egongo da. 

Maiatzaren 26an eman zen argitara, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek Gazte Topagune Sozialista antolatu dugula. Topagunea Durangon (Bizkaia) izango da uztailaren 20tik 24ra.

Bertan, aisialdirako eskaintza zabalaz gozatzeko, gaur egungo errealitatea ulertzeko gako politikoez hausnartzeko, antolakuntza komunista indartuko duen eztabaidak sustatzeko eta elkarrekin harremantzeko eta sozializatzeko aukera paregabea egongo da.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue, agertu gaur egingo den batzar irekira. Izena emateko aukera ere egongo da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide