Azkoitiko PSE-EEk azaldu du udalak 110.000 euro jasoko dituela energiaren sektoreari eta bankuei ezarritako zergengatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko PSE-EE 2024ko ots. 15a, 14:17

Azkoitiko PSE-EEk adierazi duenez, Pedro Sanchezen gobernuak onartutako ezohiko zerga horiei esker, Gipuzkoako udalerriek baliabide gehiago izango dituzte herritarren gizarte babesari eusteko.

Azkoitiko PSE-EE alderdiak jakinarazi duenez, udalak 110.000 euro baino gehiago jasoko ditu, Pedro Sanchezen Gobernuak energiaren sektoreari eta bankuei onartutako zergei esker. Neurri horrek "aparteko diru-sarrerak" ekarri dizkio Gipuzkoari: guztira, zazpi milioi euro baino gehiago, eta horri esker "udal zerbitzu publikoak" indartuko dira.

Alderdiaren esanetan, zerga horiek "funtsezkoak" izan dira "Ukrainako gerraren ondorioek eragindako krisi inflazionistaren garaian", administrazio publikoek gizarte babesa indartu ahal izateko, "herritar guztiei lagunduz".

Espainiako Gobernuak martxan jarri zuen neurria energiaren sektoreak eta bankuek, energiaren prezioaren igoerarekin eta interes-tasekin, lortzen ari ziren etekinen zati batekin lagundu zezaten. Alderdiak azpimarratu du neurri horrekin "PSOEk herritarrekin duen konpromisoa" erakusten duela: "Gehien irabazten duenak gehiago lagundu behar du. Eta, batez ere, fiskalitate handiagoa lortzen da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide