Aurrekontu parte-hartzaileen inguruko bigarren bilera egingo da otsailaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko ots. 23a, 17:59

Udalak aurrera daraman aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan, bigarren bilera datorren astelehenean, otsailaren 26an, 18:00etan izango da Elkargunean (Intsausti gelan).
Udalak 100.000 euroko diru-partida txertatu du, herritarren beharrak eta nahiak entzun eta proposatzen dituzten proiektuetara bideratu ahal izateko.

Urtarrilaren 29an izan zen lehenengo bilera, eta jada berrogeitaka proposaman jaso dira herritarren eskutik. Hurrengo bileran, proposamenen inguruko hausnarketarekin jarraituko da.
Saioa irekia da eta nahi duen orok har dezake parte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide