Oleta-Izazpi zentral eolikoaren aurka alegazioak egiteko indarrak batzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko urt. 9a, 10:23

Azkoitia Baik eta EH Bilduk indarrak batu ditugu Buruzai proiektuaren aurka.

2024-01-03an idatzi hau erregistratu genuen udaletxean:

2024-01-03an Oletan Ere Ez taldeak eskatuta, ingurumen mahaia bildu da. Presazko deia izan da, dakizuen bezala Capital Energyk,  Buruzai proiektua eta ingurumen azterketari sarrera eman dielako 2023-12-15eko buletinean argitaratu zen bezala. Urtarrilak 30 arte dago alegazioak aurkezteko aukera.

Azkoitia Bai-k hauteskundeetan zioena esaten jarraitzen du, Gai hauetan aditua den abokatu bulego bat kontratatu, behar genukeela proiektu hau gelditzeko.

2024-01-03ko bileran beste udalekin harremanetan jartzea aipatu da, eta guk ere aipatu izan dugu hori bera egun hauetan, baina epea gaineratzen ari zaigu eta erabaki zehatzak hartzeko unea heldu dela pentsatzen dugu.

Oletan Ere Ez taldekoek dagoeneko abokatu talde batekin harremanetan jarri direla ere aipatu da bilera horretan, eta kontratatzeko erabakia ere hartuta dutela adierazi dute.

Azkoitia Bai-ren ustez udaletik bideratu beharko genituzke alegazioak, eta guk garbi dugu proiektu hau gelditzeko helburuarekin. Udaletxeko teknikarien oniritzia izatea ere garrantzitsua litzateke, beraz horrek ere denbora beharko luke, eta esan bezala ez daukagu soberan.

Guk Azkoitia Bai-tik proposatzen duguna zera da: Beste herriekin harremanak izatea, Zumarraga, Azpeitia eta Ezkio-Itsasokin, eta posible balitz denon artean alegazio bakarra prestatzea, baina horretarako denok ados egon beharko genuke eta ez dakigu posible izango den. Bitartean, gure herrian, Azkoitia Bai bezala, beste alderdiren bat proiektu honen kontra egongo balitz, indarrak batu eta gehiengoa izan ezkero, aholkularitza juridiko bat kontratatzea proposatzen dugu lehen bai lehen, eta Oletan Ere Ez taldetik aurretik kontratatuta balute, beraien oniritziarekin, udalak kostua finantzatu eta bere alegazioak ere egitea, Oletan Ere Ez taldearenak baztertu gabe, beti ere aholkularitza horren oniritzia eta udaletxeko teknikarien filtroa pasata. Filtro horrek ez du debekatzen ondoren alegazioak aurkeztea, baina garrantzitsua da aurretik alegazioak prestatzeko oniritzia eman dugun denok, Buruzaiko proiektua gelditzea izatea helburutzat.

Hau da Azkoitia Bai-ren proposamena eta udaleko beste alderdien iritzia nahi genuke jakin lehen bai lehen.

Dagoeneko alderdi batekin kontaktuak izan ditugu eta beste aurrerapauso bat eman dugu: 

Sarrera honetan sinatzen duenaren (Jose Joakin Etxaniz Peña) eta ordezkatzen dituenaren izenean, udal honetan espediente bati hasiera ematea nahi genuke.

Gure herrian aurrera eraman nahi den Buruzai proiektua gelditzeko asmoz, eta alegazio epearen barne, egin beharreko azterketa eta izapideak abiaraziko lituzkeen enpresaren kontratazioa bultzatzeko espedienteari, lehen bai lehen hasiera emateko eskaria litzateke honoko hau.

Kontratatutako enpresaren egin beharra:

2024ko urtarrilaren 30a baino lehenago Buruzaiko proiektuari aurkeztu behar zaizkion alegazioak prestatzea, kontutan harturik alegazio horien aurrean udaleko teknikariek prestatu beharko luketen txostena ere egun horretarako prestatuta izan beharko luketela, ondoren politikoki hartu beharko litzatekeen erabakia hartzeko.

Prozedura hasteko alkatearen oniritzia ez balego, udal ordezkarien 1/3 baino gehiago behar denez, hemen doaz idatzi honetan ordezkatzen ditudan horien izen eta abizenak:

Nerea Machado Iparragirre

Janire Astigarraga Larrañaga

Asier Altuna Epelde

Ainara Goenaga Andueza

Iraitz Otaño Mugika

Itziar Larrañaga Arrizabalaga

Jon Bastarrika Salegi

Nagore Orbea Sanchez

Lau herriak, Ezkio-Itsaso ( gaur egun abogatu bulego baten kontratazioa egin duen bakarra), Zumarraga, Azpeitia eta Azkoitia harremanetan jarri dira. Ea proiektu honen aurka, berandu izan baino lehen, adostasuna lortzen den eta denon artean arduragekeria hau gelditzea lortzen dugun.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide