Ekaineko ezohiko udalbatzarrean Azkoitia Baik esandakoa eta bozkatutakoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2021ko eka. 23a, 20:47

Azkoitia Bai herri plataformak ekaineko ezohiko udalbatzarrean esandakoa eta bozkatutakoa.

BAKARRA.- Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, Azpeitiko Udalari udalerrian komunitate-ongizatea eta ingurumenaren babesa sustatzeko inbertsioak, programa eta zerbitzuak burutzeko konpentsazioa ematekoa.- Kasazio Errekurtsoa tartejartzea. 

Aurreko legealditik, bai orduan zegoen idazkariak, bai oraingoak, bai udalak kontratatuta duen abokatuak, epaiketara joateko nahiko argudio ditugula esan izan digute beti. Politikariok berriz, batzordean, aho batez hartu genuen bukaeraraino heltzeko erabakia, eta gure taldeak, urteak joan urteak etorri, Mankomunitatean hartu zen erabakiaren aurkako argudioak entzun izan ditu eta ondorioz, Azpeitiko Udalak diru hau jasotzeko eskubiderik ez duela garbi ikusten dugu. Lapatxeko zabortegia Azpeitian izateagatik Azpeitiak diru gehiago jasoko duela hitzarmen batean sinatuta dugu, eta bidezkoa iruditzen zaigu aparteko kalte ordain batzuk jasotzea, baina hortik aparte, mankomunitatean gehiengoa dutela eta beste diru kantitate batzuk jaso izana, ez dela legezkoa ez eta bidezkoa errepikatzen digute denak behin eta berriz. Beraz errekurtso hau tartejartzearen aldeko bozka ematea besterik ez dugu ikusten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide