2020-05-27 Udal bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2020ko mai. 27a, 20:54

Hona hemen Azkoitia Bai herri plataformak 2020ko maiatzaren 27ko udal bilkuran esandakoak eta bozkatutakoak:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

Ados.

2.- 2020 ekitaldirako Udal Araudi Planaren aldaketaren onespena.

Diru laguntzak bateratzeko eta laguntzen artean dauden ezberdintasunak saihesteko asmoarekin eginak direnez, alde bozkatuko dugu

3.- Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea.

Bertan behera gelditu da, COVID19a tarteko, zinegotzi kopuru txikiagoa joan garelako eta gehiengora iristen ez ginelako.

4.- 2020 urteko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak zehaztea.

Betiko jaiegunak direla kontutan harturik eta langileen oniritzia badago, guk ez dugu oztoporik jarriko

5.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

Emergentzia egoera honetan, herriko merkataritza arlo denak suspertzeko eginiko bonoak direla kontutan harturik eta aurretik batzordeetan eztabaidatzeko aukera izan dugunez, baiezkoa emango diogu, baina ez, pasa den Urritik, legealdi planaren zain gaudela gogorarazi gabe.

6.- Kale garbiketa zerbitzuaren kontratuaren 1. luzapena onestea.

Honelako kasuetan eta esperientzia txarrik izan ezean ohi den bezala, alde bozkatuko dugu.

EH Bilduk, ezer arrazoitu gabe, batzordean abstentzioa eman zuela kontutan harturik, udal bilkuran ez badu arrazoitzen bozka horren zergatia galdetuko diogu, ea besteok ez dakigun zerbait dakiten eta horrela bada herritarrak jakitea ere komenigarri litzatekeelako.

7.- Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuko erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa zehazteko kalkulu sistema aldatzea, eta ondoriozko ordenantza fiskalaren aldaketaren onespena.

Onuradun pertsona gehiago artatuko direnez eta egoera larrietan dauden herritar gehiagoren jarraipena egiten lagunduko digunez, ados.

8.- Azkoitiko merkataritza lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarri arautzaileen aldaketaren onespena.

Badirudi azken urtean, alde zaharrean itxita dauden lokalak ez direla irekitzen eta aldiz, bai beste toki batzuetan. Beraz, oinarriak orain arte bezala utzi ezkero, ez genuke onuradunik izango eta benetan pausu hau emateko balentria azaldu duenak laguntza bat merezi duela uste dugunez, gure aldeko bozka.

9.- Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua eta San Jose Egoitzaren 2019ko aurrekontuaren likidazioaren kontu-hartzailearen txostenaren eta alkatearen dekretuen berri ematea.

10.- 2019. ekitaldiko finantza kontroleko urteko txostenaren berri ematea.

11.- Behin betiko onespenen berri ematea.

12.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

13.- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide