2019ko aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2018ko abe. 6a, 10:38

Joan den asteartean, ogasun batzordea izan zen Azkoitiko udaletxean. Bertan, oposizioko talde guztiok, udal aurrekontuei aldaketak eta gehikuntzak aurkeztu genizkion. Aurkeztu behar izaten diren aurrekontu hauek, orekatuak izan behar dira, hau da kopuru berekoak izan behar dute diru sarrerak eta irteerak.

Gure taldeak, proposatzen ditugun aldaketetarako 719.000€ behar ditugu. Nondik atera???
2018 gerakinetatik 650.000€. Kontuta izan gerakin kopurua altuagoa izango dela (gerakina= soberakina, remanentea).
Bestalde, udaleko prentsa zerbitzua kentzeko modukoa da. Zergaitik? Azken finian udal gobernuaren propaganda bilakatzen delako eta bertan agertzen den dena, lehenagotik maxixatzenen agertu delako. Beraz egokiago ikusten dugu maxixatzeneri partida igotzea eta udaleko prentsa zerbitzua ezabatzea, hemendik 69.000€ lortzen ditugu.
Guztira 719.000€.

Argazkian ikusiko duzue diru hori nola banatzea proposatzen dugun.

Atzo, abenduak 5, maxixatzenen egin genuen sarreran ere irakurgi duzue. 

https://maxixatzen.eus/komunitatea/AzkoitiaBai/1544029226007-azkoitia-bai-2019-aurrekontuak-

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide