2019an VI. Orbel Jokuek egingo ditu Maxixatzen Euskara Elkarteak. Orbel Jokuetan izena emateko zein hiru proben inguruko informazioa aurkituko duzue atal honetan.
Eman daiteke izena Orbel Jokuen seigarren edizioan

Azkoitia

Ireki dute Orbel Jokuen seigarren edizioan izena emateko epea. Lehiaketa-jolasean parte hartu nahi duten herritarrek azaroaren 10a, igandea, baino lehen eman beharko dute izena internet bidez. Hiru laguneko taldea osatu beharko da Orbel Jokuetan parte hartzeko eta taldeari izena jarri beharko diete lehiakideek.