Iaz, 2016an, 20 urte bete zituen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Hori dela eta, duela 21 urte Maxixatzen aldizkaria eta elkartea sortzen eta sendotzen ibili ziren lantaldeko kideak eta kolaboratzaileak elkarrizketatu ditugu "Maxixatzenek 20 urte" izeneko bideoan.
Maxixatzenen 20. urteurreneko bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 urt 10 Azkoitia

2016a urte borobila izan da Maxixatzen Euskaldunon Elkartearentzat, besteak beste, 20 urte bete dituelako. Bideo honetan atzera begiratuta, gaur egungo elkartearen balorazioa eta etorkizunerako erronkak azaldu dituzte hainbat Maxixatzailek eta kolaboratzailek. Guztira 30 bat lagunek parte hartu dute bideoan.