Kids&Us akademiak jolasak eskainiko ditu ostiralean, plazan

Ane Olaizola 2024ko mai. 7a, 09:58

Kids&Us akademiak Azpeitian egindako ekitaldi bat. (Kids&Us)

17:30etik aurrera, doako hainbat jolas eskainiko ditu ingeles akademiak plazan. Egitasmoa irekia da, eta umeek heldu batez lagunduta joan beharko dute.

Kids&Us ingeles akademiak hainbat jolas prestatuko ditu ostiralean Azkoitiko plazan. 17:30ean hasita, 1 eta 6 urte bitarteko umeek askotariko jardueratan parte hartu ahal izango dute, hala nola altxorraren bila jolasaz, arrantzaleen putzuaz, aurpegi pintaketa saioez zein ipuin kontaketez. Doako egitasmoa izango da, irekia, eta umeek heldu banaz lagunduta joan beharko dute.