Orio eta Aginagara irteera antolatu du maiatzaren 23rako Plaza Ondo elkarteak

Nerea Uranga 2024ko mai. 6a, 10:38

Apirilaren 25ean Ezcarai eta Bastida irteeran parte hartu zutenak. (Plaza Ondo elkartea)

Orion meza izango dute, eta ondoren Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzera. Izena bihartik maiatzaren 17ra artean eman beharko da. Apirilean Ezkarai eta Bastidara egin zuten irteeran 106 herritarrek parte hartu zuten.

Plaza Ondo jubilatuen eta pentsionisten elkarteak maiatzaren 23rako Oriora eta Aginagara irteera antolatu du. 10:00etan irtengo dute Azkoititik, liburutegiaren aurretik, eta 12:00etan izango dute Orion. Ondoren, Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzeko. Irteeran parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira. Plaza Ondo elkartearen bulegoan eman beharko da izena maiatzaren 7tik 17ra bitartean, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan.

Joan den hilean, apirilaren 25ean, Ezkarai eta Bastidara joan ziren Plaza Ondo jubilatuen elkartekoak, eta orduko hartan, 106 herritarrek parte hartu zuten irteeran.

Plaza Ondokoak Ezkarai eta Bastidara egindako irteeran. (Plaza Ondo elkartea)