Alex Juaristi txapeldun, Mendialdeko V. Pilota Txapelketan

Iraia Oteiza 2024ko api. 29a, 11:44

Altuna-Juaristi bikotea, Mendialdeko Pilota Txapelketako sariarekin. (Utzitakoa)

Juaristik Hernaniko Altuna pilotariarekin osatu zuen bikotea, eta 22-9 nagusitu zitzaizkien Iriarte eta Oreja Larraun-Araxeseko pilotariei.

Alex Juaristi Oteiza elkarteko pilotariak Mendialdeko V. Pilota Txapelketa irabazi du nagusien bigarren mailan, Hernaniko Altuna pilotariarekin bikotea osatuta. 22 eta 9 nagusitu zitzaizkien Iriarte eta Oreja Larraun-Araxeseko pilotariei, ostiralean Goizuetan (Nafarroa) jokatu zuten partidan.