Txikia IV.aren eta Vicenteren arteko apustua, irudietan

Aitziber Arzallus 2024ko api. 28a, 13:16

Lanerdietarako erabakita zegoen azkoitiarrak ezin izango ziola irabazi Otsagabiakoari (Nafarroa), baina, hala ere, goi mailako aizkoraz gozatzeko aukera izan zuten Tolosako zezen plazara bertaratu ziren 2.000 lagunek.  

Hamalauna kanaerdiko eta 60 ontzako zortzina enbor nork azkarrago ebaki, horixe egin zuten apustu Julen Alberdi Txikia IV.a-k eta Iker Vicentek. Atzo arratsalderako jarri zuten hitzordua Tolosako zezen plazan, eta 2.000 lagunen aurrean jardun ziren aizkoran, nor baino nor. Txapela Otsagabiakoarentzat izan bazen ere, irudi politak utzi zituen lehiak.

(Argazkiak: Ibon Errazu) 

Erlazionatuak