Mus txapelketarekin hasi dituzte Floreagako festak

Aitziber Arzallus 2024ko api. 27a, 13:16

Atzo 19:00etan bota zuen auzoko jaiei hasiera eman zien txupinazoa, eta ondoren, 22:00etatik aurrera, mus txapelketa jokatu zuten Floreagako tabernan. Mikel Garcia eta Iñaki Etxebeste izan ziren ziren onenak, eta txapelarekin eta 300 euroko diru sariarekin bueltatu ziren etxera.

Atzo arratsaldean ekin zieten Floreaga auzoko festei. 19:00etan bota zuten suziria, eta afalostean, 22:00ean hasita, mus txapelketa jokatu zuten auzoko tabernan. Mikel Garcia eta Iñaki Etxebeste izan ziren musean onenak, eta haientzat izan zen sari nagusia: txapela eta 300 euro. Lehiaz harago, giro ederra sortu zen txapelketaren bueltan.

Atzokoak eginda, maiatzaren lehenean emango diete segida festei, hura izango da egun handia, eta urtero bezala, Gurutzetxoko krosa izango da hitzordu aipagarriena. Gainera, aurten 40 urte beteko ditu urtero dozenaka ume eta gaztetxo elkartzen dituen festa giroko kirol hitzorduak. 11:00etan hasiko da krosa, baina korrika egin nahi dutenek 09:30etik 10:45ak bitartean eman beharko dute izena tabernan.

Asteazken arratsaldean, berriz, puzgarriak, apar festa eta buruhandiak izango dituzte Floreagan, festa egun nagusia borobiltzeko

Hona hemen, maiatzaren 1eko egitaraua:

Maiatzaren 1a, asteazkena

  • 11:00. 40. Gurutzetxoko krosa.
  • 15:00. Puzgarriak eta apar festa.
  • 18:00. Buruhandiak.
  • 20:00. Festa amaiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide