Olidenek irabazi du Azkoitiko Udaberri Idi Dema Saria

Ane Olaizola 2024ko api. 23a, 09:39

Atzo gauen jokatu zuten Kintopekoen Udaberri Idi Dema Sariaren azken saioa, eta han lehiatu ziren sailkapeneko lehen postuetan geratu diren demalariak. Oliden, Olazabal Eraikuntzak eta I. Lopategi.

Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatuta, Kintopekoen Udaberri Idi Dema Saria jokatu dute bi egunez Gurea probalekuan, eta Oliden oriotarrak plaza gehien eginda, hark irabazi du txapelketako manta. Bigarren sailkatu da Olazabal Eraikuntzak (Lezo), eta hirugarren, I. Lopategi (Birle).

Joan den ostiralean hasi zen Kintopekoen Udaberri Idi Dema Saria, eta orduan, Zallako Zornotza anaien idiak eta Ezkioko Igeldorenak atera ziren plazara. Aurrenekoa nagusitu zen, 43 plaza, lau zinta eta 4,08 metro osatuta, eta Ezkioko Igeldoren idiek 40 plaza, hiru zinta eta 1,41 metro osatu zituzten. Atzo, berriz, idi demen bigarren eta azken saioa izan zen, eta I. Lopategiren, Olidenen eta Olazar Eraikuntzaken idiak lehiatu ziren. Olidenek 50 plaza egin zituen, Olazabal Eraikuntzak baino bi plaza gehiago. I. Lopategik, bere aldetik, 47 plaza eta 0,50 metro osatu zituen.

(Argazkiak: Iñaki Irulegi)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide