Azkoitiarrak ari dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa ematen

Iraia Oteiza 2024ko api. 21a, 12:15

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna da gaur, eta zenbait azkoitiarrek eman dute dagoeneko botoa. 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak eta zabalik egongo dira 20:00ak arte. 8.484  herritar daude boza ematera deituta.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur, eta goizean goizetik nabari da mugimendua hauteslekuetan. Azkoitiko zenbait bizilagunek eman dute dagoeneko botoa, 09:00az geroztik zabalik daudelako Xabier Munibe Ikastolan, Gaztanenean, Elkargunean eta Portaleburun ezarri dituzten hauteslekuak. Guztira, 8.484 azkoitiar daude botoa ematera deituta, eta 20:00ak arteko epea izango dute horretarako. 

Gaurko egunez, jarraipen berezia egingo du Urolako Komunikazio Taldeak bere webguneetan. Hain zuzen ere, parte hartze datuak emango ditu eguerdian eta arratsaldean, eta gauean herriz herriko emaitzak jakinaraziko ditu, grafikoekin eta bestelako irudiekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide