Udaberri Idi Dema Saria jokatuko dute bihartik Gurean

Ane Olaizola 2024ko api. 19a, 09:10
Udaberri Idi Dema Sariaren iazko irudi bat.

Zazpi demalari lehiatuko dira bihar eta astelehenean jokatuko dituzten saioetan.

Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatuta, Kintopekoen Udaberri Idi Dema Saria jokatuko dute bihar hasita Azkoitiko Gurea probalekuan. Guztira, zazpi demalari lehiatuko dira txapelketan egingo dituzten bi saioetan: bihar eta astelehenean, 22:00etan hasita.

Biharko saioan, honako lau lagun arituko dira: Zornotza anaiak (Zalla), Etxabe Palazio (Aizarnazabal) eta Igeldo (Ezkio). Astelehenean, berriz, I. Lopategi (Birle), Oliden (Orio) eta Olazar eraikuntzak (Lezo) lehiatuko dira.

Idien pisatzeak idi proba egunetan egingo dituzte, 10:00etan hasita, Azkoitiko Instalaciones Lagunak lantegiaren biltegian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide