Herriko bi mendizaleren hitzaldiarekin amaituko dira aurtengo Mendi Jardunaldiak

Iraia Oteiza 2024ko api. 18a, 11:57

Iñaki Arakistain eta Joseba Larrañaga arduratuko dira jardunaldien azkeneko saioa eskaintzeaz. Bertaratu nahi duenak asteartean izango du hitzordua, Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan.

Datorren asteartean, apirilaren 23an, emango diete amaiera 2024ko Mendi Jardunaldiei. Herriko bi mendizale arduratuko dira aurtengo jardunaldiei amaiera emateaz: Iñaki Arakistain eta Joseba Larrañaga. Bi mendizaleak eskaladako zenbait proiektutan murgilduta ibili dira azken urteetan, eta munduko zenbait txokotan izotzean zein harrian egin dituzten bideen errepaso bat egingo dute astearteko hitzaldian. Beraien sentipen eta sentsazioak elkarbanatuko dituzte bertaratzen direnekin. Emanaldia 19:00etan izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide