Laja Fest tarteko, Urbanue autobus zerbitzuak geldialdia egingo du Lajan

Nerea Uranga 2024ko api. 18a, 08:56
Azkoitiko herri barruko Urbanue autobus zerbitzua.

Bihartik igandera bitartean ospatuko dute Laja Fest jaialdia, eta jendearen joan-etorria errazteko Azkoitiko Udalak autobus zerbitzua jarriko du, eta Urbanuek geldialdia egingo du Laja jatetxearen parean.

Bihartik igandera bitartean Laja Fest jaialdia ospatuko dute Santa Kutz auzoko Laja jatetxean. Jendeari herritik jailadira joan-etorria errazteko autobus zerbitzua jarriko du Azkoitiko Udalak, eta herri barruko Urbanue autobus zerbitzuak geraldia egingo du Laja jatetxearen parean.

Bihar, ostirala, 16:40tik aurrerako zerbitzuan geldituko da autobusa Lajan, eta larunbatean eta igandean, berriz, 12:10etik aurrerakoetan.

Autobusa liburutegiaren aurretik ateratzen da, eta Julio Urkixo kalean, San Juanen, Ugarteigarango igerilekuetan, San Jose egoitzan, Santa Klaran eta Ibaiondon geldialdiak egin ondoren, berrio liburutegi aurrera itzultzen da. Ostiral arratsaldetik igandera artean, San Joseegoitzatik Lajara joango da, handik Santa Klarara, eta gainontzean, ohiko ibilbidea egingo du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide