Eliz ataria, goi eta behe libre

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 17a, 17:48
Idiakez Ederra (ezkerrean) eta parrokia (eskuinean), tarteko babes egiturarik gabe. (Andoni Elduaien)

Bukatu dituzte Idiakez Ederra eraikinaren eta parrokiaren artean hamabost bat urtez egon den babes egitura kentzeko lanak.

Azkoitiar askok ezagutu gabeko eta beste askok ia ahaztutako itxura berreskuratu du gaur Azkoitiko eliz atariak. Herenegun hasi zituzten lanak gaur bukatu dituzte eta, horrenbestez, behin betiko kendu dute hamabost bat urtez Idiakez Ederra eraikinaren eta parrokiaren artean egon den babes egitura.

Lan horiek egiteko ibilgailuentzat itxita egon den pasabidea ere ireki dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide