Gipuzkoako eskolarteko karate txapelketak hartu du kiroldegia

Ane Olaizola 2024ko api. 14a, 15:29
Gipuzkoako eskolarteko karate txapelketa gaur, Elkargunean. (Ane Olaizola)

09:30etik eguerdira artean, dozenaka alebin eta infantilek parte hartu dute kiroldegian egin duten saioan, Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta. 

Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta, Gipuzkoako eskolarteko eta federatuen karate txapelketa jokatu dute gaur goizean Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. 09:30etik eguerdira artean bost kategoriatako dozenaka karatekek parte hartu dute: alebin mailako bakarkako katak; infantil mailako bakarkako katak; alebin mailako banakako kata egokituak; infantil mailako banakako kata egokituak; eta infantil mailako banakako kumiteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide